Telmo Esnal zinemagileak Dantza filma aurkeztuko du Iortian
Dantza filmaren emanaldiak izanen dira gaur, bihar eta igandean. Bihar, ostirala, Telmo Esnal filmaren zuzendariak filma aurkeztuko du eta, ondoren, solasaldia izanen da
Herri baten istorioa kontatzen du Dantza filmak. Hortaz, izenburuak dioen bezala, filmaren hizkuntza dantza da. Telmo Esnal da filmaren zuzendaria eta bihar, otsailaren 15, ostirala, filmaren emanaldian izanen da. 20:00etan izanen da, Iortia kultur guneko bigarren aretoan. Filmaren aurretik aurkezpena eginen du, eta, ondoren, ikus-entzuleekin solasaldia eginen du.
Gaurko, biharko eta igandeko 19:40eko emanaldietarako sarrerak agortu dira, baina igandean, 17:30ean, beste proiekzio bat eskaini dute eta horretarako oraindik sarrerak daude.