Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz datoz igandeko “Dantza” filmaren 19:00etako proiekziora

Dokumentuaren akzioak

Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz datoz igandeko “Dantza” filmaren 19:00etako proiekziora

NOAUA! Kultur Elkarteari baieztatu diotenez, ohorezko bi gonbidatu izango ditugu iganderako (urtarrilak 27) 19:00etan Sutegin antolatu dugun “Dantza” filmaren proiekzioan. Batetik, proiektu honen zuzendari Telmo Esnal. Eta berarekin batera, Juan Antonio Urbeltz euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustzaile garrantzitsuenetarikoa, “Dantza” filmerako koreografo lanak egin dituena ere gure artean izango da.
Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2019/01/23
Lotura
Noaua

19:00etan, Usurbilgo Orbeldi D.T.-koak ageriko diren filma hasi aurretik, egitasmoa aurkeztuko digute. Eta pelikula amaitu berritan, dituzuen galderak egin eta haiekin solasean aritzeko aukera izango da. 

Sarrerak agortzear
Sarrera gutxi geratzen da. Txartelik gabe bazaude, mugi eta eskuratu. Gogoan izan, Lizardi liburu dendan eta NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan erosi ditzakezue 6 eurotan. NOAUA! Kultur Elkarteko kideek 4 eurotan, NOAUA!n soilik. 

Bazkideontzako bi sarrera
NOAUA! kide izateak dituen abantailak. “Dantza” filma ikusteko bi sarrera erreserbatu ditugu. Adi NOAUA!ko bazkideok. Zuen artean zozketatuko ditugu eta ostegunean, urtarrilaren 24an. Zorte on!

NOAUA!ren ekitaldietan beherapenak izan edo zozketetan sariak irabazi nahi badituzu, egin zaitez NOAUA! kide. Etorri kultur elkarteko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.

“Dantza”
Zuzendaritza eta idoia: Telmo Esnal.
Sinopsia: Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. 

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! 

Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.

Produkzio diseinatzailea: Koldobika Jauregi.
Koreografoa: Juan Antonio Urbeltz.
Ekoizlea: Marian Fernandez Pascal.
Argazki zuzendaria: Javier Agirre Erauso.
Muntaia: Laurent Dufreche.
Musika: Pascal Gaigne.
Soinua: Alazne Ameztoy, Xanti Salvador.
Makilaia: Lola López.
Ilea: Itziar Arrieta.
Jantziak: Arantxa Ezquerro.
Fitxa artistikoa:
Buruzagi: Gari Otamendi.
Erregina: Amaia Irigoyen.
Neska-laguna: Ainara Ranera.
Mutil-laguna: Joseba Astarbe.
Amaterasu: Josu Garate.

Dokumentuaren akzioak