Dokumentuaren akzioak
Telmo Esnal: "Ez dut nire burua saltzeko balio"
Adin batekin ez nuen besterik egin nahi. Dantza egiten pasatzen nuen ondo. Ispilu aurrean jarri eta perfekzioa lortu arte errepikatuz.
Ez esan langilea zarenik.
Errodajean oso langilea naiz baina bulegoan Cámara Café-koak bezalakoxea. Euli bat pasatzen denero altxa egiten naiz!
Sinesten dizut, langabeziari oporrak deitzeko!
Jendeak normalean urte osoan egiten du lan. Guk tarteka. Langabezia aprobetxatzen dugu opor asko edukitzeko eta lan batzuk aurreratzeko.
Eta oporrak luzatzen direnean?
20.000 pezeta besterik gelditzen ez zitzaizkidanean lagunak eramaten nituen afaritara, eta hurrengo egunean norbaitek deitzen zidan. Dirurik gabe geratzean beti deitzen dizu norbaitek.
Bai, argiak jartzeko, zuzendariari kafea eramateko...
Besteei begira asko ikasten duzu. Batez ere, zer nola ez egin. Egia da sormena murrizten dizula baina egoera larriak soluzionatzen ikasten duzu.
Uste nuen horretarako Altuna zeneukala!
Altunarekin istorioari komeni zaiona soilik geratzen da. Pelikulari interesatzen ez zaizkion nire paja guztiak eliminatzen ditu.
Pajak promozio garairako gorde behar dira, txikito!
Badakit lanaren parte dela baina ez dut nire burua saltzeko balio. Oso zaila da pelikula bat saltzea. Merkatua kolapsatuta dago. Eta ez dugu Euskal Herriaz hitz egingo, hemen industria bat dagoela dioenak gezurra dio eta.
Ez al dira euskarazko pelikula guztiak ikusi behar?
Amerikarra delako soilik ikusi behar al da film bat? Ez, ba euskaraz berdin. Hizkuntza soinu banda da. Egin dezakezu pelikula amerikar bat euskaraz, eta pelikula euskaldun bat txinoz!
Ederra zaude Jaurlaritzaren subentzioak lortzeko!
Kar, kar, kar, kar... Pelikula onak egin behar dira, eta oso zaila da Euskal Herrian pelikula on bat egitea. Estatistika kontua da. Pelikula on bat egiteko txar asko egin beharra dago.
Ez esan pelikula txarrak erdaratara azpi-titulatzen ari garenik!
Nik uste euskara ikasteko oso modu polita dela... jajaja.
Baliteke, baina ez da oso glamourosoa...
Glamourra saltzeko orduan baino ez da beharrezkoa. Aktore jakin batzuekin saltzen dira pelikulak. Noski, gero beti daude film iraniar eta txinatarrak ikustera joaten direnak, baina...
Zu lasai, laster dira laburmetraiak gure zinemetan.
Lehenago itxiko dituzte zinemak kasinoak egiteko!
Dokumentuaren akzioak