Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Teknika eta drama, Moskuko Balletaren «Zisneen aintzira»n

Dokumentuaren akzioak

Teknika eta drama, Moskuko Balletaren «Zisneen aintzira»n

Egilea
Ane Arruti
Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2010/11/26
Lotura
Gara

Piotr Ilitx Txaikovskik hiru ballet idatzi zituen, horietan lehena izan zen «Zisneen aintzira» eta 1877an taularatu zen Moskun lehenengo aldiz. Orain, Errusiako hiriburuko balleta munduan zehar dabil lan ikusgarri hau ezagutarazten eta, gaurtik igandera bitartean, Bilboko Campos Eliseos antzokian izango da. Gaur, 20.00etan, bihar, 18.00etan eta 21.30ean eta, igandean, 19.00etan, eskainiko dituzte ikuskizun klasiko honen emanaldiak.

Taula gainean 30 dantzari izango dira. Timur Fayziev Moskuko Balletaren zuzendariak atzo Bilbon azaldu zuenez, «bertsio klasikoa da, baina zertxobait aldatu dut. Hala ere, argumentua ez da sekula eteten eta, bukaeran, Errusiako ballet askok egin duten moduan, amodioa irteten da garaile».

1989an sortu zuen Moskuko Balleta Fayzievek eta bertako zuzendaria da egun. Urte hauetan guztietan 1.500 ikuskizun baino gehiago eskaini dituzte mundu osoan zehar. «Ballet klasikoa da. Gainerako konpainietatik bereizten saiatzen gara eta hori daukagun eskolaren eta tradizioaren bidez lortzen dugu», esan zuen. «Dantzarien teknikaz gain, euren espresioa eta alde dramatikoa uztartzen saiatzen gara. Oso garrantzitsua da hori guretzat». Fayzievek bi ezaugarri horiexek nabarmendu zituen lehen aldiz bakarlari gisa dantzatuko duten Ekaterina Bortiakova eta Akzhol Mussakhanov dantzariez mintzatzean.

Sarrerak 28 eta 35 eurotan izango dira salgai.

p048_f01_148x84.jpg

Dokumentuaren akzioak