Dokumentuaren akzioak
Tarregako kale antzerkiaren azokan ariko dira Hortzmuga, Cielo Raso eta Ertza
Euskal Teatroa ekinbidearen bidez joango dira hilaren 5etik 8ra bitarte egingo den nazioarteko jaialdira
Hortzmuga Teatroa konpainiak Yo estuve allí y... no lo contaron como yo lo ví (Han izan nintzen eta... ez zuten nik ikusitakoa kontatu) obra eskainiko du ostiralean eta larunbatean. Boterearen, politikaren eta komunikabideen arteko harremanen inguruko hausnarketa eginen dute Arantza Goikoetxea, Nabar Zarraga, Aritz Rodriguez, Alex Antunez eta Iñaki Aguimaga aktoreek.
Ertzak, berriz, hiri-dantza ikuskizuna eginen du, 4x4 izeneko lanean. Asier Zabaletaren koreografiak taularatuko dituzte Chimid Badmaev, Pedro Alfonso Vilas, Sergio Nguema eta Thiago Luiz Almeidak. Desberdinak izateko eskubidea aldarrikatuko dute, umorea eta dantza batuz.
Cielo Raso konpainiak Carnaval (Inauteria) lana aurkeztuko du Katalunian irailaren 6tik 8ra. Igor Calongek zuzendutako obra horretan Dacil Gonzalez, Daniel Abreu eta Calongek berak parte hartuko dute.
4X4 hiri-dantza ikuskizuna aurkeztuko du Ertza konpainiak Tarrega Fira kale antzerkiaren azokan. / ERTZA
Dokumentuaren akzioak