Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tanzaniako herrixka batetik, musika eta dantza

Dokumentuaren akzioak

Tanzaniako herrixka batetik, musika eta dantza

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/05/04

Nzali herrixkako 16 gizon eta emakumek oholtzaren gainean emango dute gaur kultura horren berri, Burlatan (Nafarroa). Afrika Behar Beharrezkoa partzuergoak antolatu du ekitaldia, eta maiatzean Iruñerrian egiten den Bidezko Merkataritzaren Astearen aurtengo ekitaldia abiatzeko baliatuko du. Afrikako musikarik ikusgarrienetakoa egiten dute wagogo herritarrek, antolatzaileen arabera. Kantu polifoniko konplexuak ehuntzen dituzte, eta oso aberatsak dira musika instrumentalak eta dantzak.

Ongietorria adierazteko musika, jolasgarria, errituala eta ezkontzetarako nahiz hiletetarako doinuak aurkeztuko dituzte.

Kontzertua. Wagogo herriaren musika eta dantzak.
Non: Burlatako kultur etxean (Nafarroa).
Noiz: Gaur, 20:00etan.

Dokumentuaren akzioak