Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tanttaka Teatroa, Max sarietarako hautagai, enpresa onenaren sailean, bi lan direla-eta

Dokumentuaren akzioak

Tanttaka Teatroa, Max sarietarako hautagai, enpresa onenaren sailean, bi lan direla-eta

Tanttaka Teatroa da Euskal Herriko hauatagi bakarra Max sarietarako. Enpresa edota ekoizpen onenaren atalerako hautatu dute finalista, bi antzezlan direla-eta: 'Soinujolearen semea' eta 'Komunikazioa-Inkomunikazioa'.
Egilea
F.I.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/03/28
Lotura
Diario Vasco

Maiatzaren 26an emango dira jakitera irabazleak, Madrilgo Teatro Circo Pricen egingo den jaialdian. Hamazazpigarren aldia da SGAEk antolatzen dituen sari hauena.

Hiru hautagai daude aipatutako atal horretan, eta beste biak dira Teatre Romea ('Un aire de família', 'Oleanna', 'Roberto Zuco', 'Bona gent', 'Venus in fur', 'Fuegos' eta 'Conversaciones con mamá') eta Bitó Produciones ('Fum', 'El crèdit' eta 'Jo, Mai').

1983an hasi zuen bere ibilbidea Tanttaka konpainiak, urte hauetan genero ugari landu eta era askotako produkzioak egin ditu, besteak beste, 'Agur Eire, Agur...' drama naturista, 'Flaminio' opera bufoa, 'Adagio violentíssimo' fartsa, 'Hnuy illa' dantza, 'Kontuz, maite zaitut' musikala eta 'Hansel eta Gretel' moldaketa lirikoa. Azken urteotan Kukai dantza-taldearekin zenbait elkarlan egin ditu.

Dokumentuaren akzioak