Dokumentuaren akzioak
Tanttaka eta Kukai taldeen eskutik 'Otehitzari Biraka' emanaldia egingo da gaur
Aurreko urtean 1937, gogoaren bidezidorretatik ikuskizunaz plaza erabat betetzea lortu bazuten, gaurkoa ere antzekoa izango da, izan ere dantza, musika, poesia, bideoa eta, bereziki, Jorge Oteizaren klariona eta arbela izango dira protagonistak, neurri handi batean 1908. urtean Orion jaio eta duela bi urte Zarautzen hil zen eskultore handiari eskainia bait dago ikuskizuna.
Mireia Gabilondo izan da gidoia burutu duena eta baita zuzendaritzan arituko dena, baina bereziki dantzariek dute pisu berezia, parte hartuko duten zazpi dantzarien artean aurkitzen bai dira Jon eta Alain Maya anaiak ere.
Musika berezia
Ikuskizunak hainbat osagai ditu, horien artean bereziki lan honetarako Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedak eginiko musika berezia, edo eta Claude Iruretagoyenak prestaturiko jantziak, Fernando Bernuesen eszenografia ahaztu gabe.
Dokumentuaren akzioak