Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tantirudantza jaialdia egin dute larunbatean Lesakan

Dokumentuaren akzioak

Tantirudantza jaialdia egin dute larunbatean Lesakan

Egilea
Tttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2024/03/18
Lotura
Erran

Herriko Tantirumairu taldeko dantzari ttikiekin batera, Lezo, Zumaia eta Altsasukoak aritu dira

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak aurten gonbidatu dituen Lezoko Murixka, Zumaiako Txori Txiki Dantza Eskola eta Altsasuko Etorkizuna taldeko dantzari ttikiak karrikaz karrika ibili dira larunbat goizean. Eguerdian, Zubigainekoa dantzatu dute Lesakako Tantirumairu dantza taldeko dantzari ttikiek, San Fermin egunaz aparte herriko dantza berezi hau dantzatzen den aldi bakarrean. Gero, denak batera emanaldia eskaini dute plazan.

Bazkalondoan,  Jira Bira Kalejira saioa izan dute plazan.

Dokumentuaren akzioak