Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Talentu Artistikoaren Sustapenaren sarirako izendatu dute Martxel Rodriguez

Dokumentuaren akzioak

Talentu Artistikoaren Sustapenaren sarirako izendatu dute Martxel Rodriguez

Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Mota
Albistea
Data
2021/05/07
Lotura
Erran

Dantzari lesakarra bertze 11 gazte nafarrekin batera izan da izendatua. Sariaren helburua Nafarroako kultur arloko ekintzaile gazteen ekimenak babestea eta bultzatzea da, talentua ezagutzera emanez.

30 urtetik beheitiko hautagaiek antzerki, musika, zinema, idazketa eta dantzaren arloan garatzen dute haien ibilbidea. Azkeneko honetan aditua da Martxel Rodriguez lesakarra; Danimarkako Black Box Dance Company konpainian sartu zen eta bere prestakuntza osatzeko Israelera bidaiatu ondoren, Oskara proiektuan parte hartu zuen. Valentziako Premis de les Arts Esceniques sarietan dantzari onena bezala izendatu zuten eta freelance dantzaria izateaz gain, Led Silhouette konpainia zuzentzen du.

Kultura eta Kirol Departamentuak saritutako pertsonaren proiektu artistikoa edo kulturala programatu eta erakutsiko du, gehienez 10.000 euroren truke. Epaimahaia Departamentuko langileek osatuko dute; Kultura-Vianako Printzea erakundeko zuzendari nagusiak, Ignacio Apeztegiak, Departamentuko zerbitzuko hainbat zuzendaritzetako arduradunek eta Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kide batek.

Dokumentuaren akzioak