Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Talaixako mamuaren' inguruan koreografia oso bat eskainiko du Gure Ametsa dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

'Talaixako mamuaren' inguruan koreografia oso bat eskainiko du Gure Ametsa dantza taldeak

Egilea
A. Gorritiberea
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2008/11/01

 

Txurruka plazan, baina bereziki Talaixako Mamuak izango du arrakasta, izan ere arratsaldeko 20:00etan aterako baita Gure Ametsa dantza taldeko 30en bat dantzari, beste 4 txistulari eta 10en bat soinujotzailek lagundurik. Txurruka plazan dantzatu ondoren, berriro ere Beheko Plazara jaitsiko dira eta Axuri beltza dantza tradizionalaren inguruan prestatutako koreografia eskaini ondoren, azkenik erre egingo da Talaixako Mamua. Ondoren helduko dira kontzertuak, bai Gaztetxian Sarkor eta Keike taldeak gaueko 22:30etatik aurrera eskainiko dutena, eta 23:00etatik aurrera Beheko Plazan Akerbeltz talde arrakastatsuak eskainiko duena. Bien bitartean eta da faltako Mutrikuko halloween berezia irudikatuko duen jantzi beltz, txupito beltz eta abarrik.

Pala txapelketa

 

Frontoia kudeatzen duen Kirol Berri, S.L. enpresak Udalaren laguntzarekin pala txapelketa antolatu du Miruaitz frontoian. Azaroan hasiko da txapelketa eta bi maila izango dira. Izena emateko interesatuek Kiroldegira deitu beharko dute 943603175 telefonoa markatuaz. Apuntatzen direnen arabera egutegia luzeagoa edo motzagoa izango litzateke, beraz izena lehen bai lehen ematea komeni da. Izena emateko epea azaroaren 10ean amaituko da eta norberak erabakiko du lehen edo bigarren mailan izena ematea. Aurtengo nobedadeen artean txartel herrikoia bideratuko zaie Gipuzkoako Pilota Federazioaren eskutik, era horretan parte hartzaile guztiek aseguro bat izango dute lesioren bat gertatzen baldin bada babesteko.


Eguerdian meza
Asko eta asko izango dira guztiz zaindua dagoen Mutrikuko Kanpusantura ere igoko direnak gaurkoan. Gogoratu guztiei ohiko meza eguerdiko 12:00etan izango dela bertako baselizan.

 


'Talaixako mamuaren' inguruan koreografia oso bat eskainiko du Gure Ametsa dantza taldeak
Kalabazak, jantzi beltzak eta bereziki Talaixako Mamuak izango dute protagonismo berezia Gaba Beltzeko egun zentralean. /GORRITIBEREA


Dokumentuaren akzioak