Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Talaiako Nahia Salaberriak Euskadiko Soinu Zahar txapelketa ordea suertatu da

Dokumentuaren akzioak

Talaiako Nahia Salaberriak Euskadiko Soinu Zahar txapelketa ordea suertatu da

Ligako azkeneko jaurdunaldian garaipena eskuratu zuen

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2003/05/30

Dantzariek bi dantza jorratu behar izan zituzten; Punta Motz eta Makil Txikiren zortzikoa. Kontutan hartu beharra dago, bi dan-tza hauek egitura libreko dantzak direla, baldintza batzuk errespetatuz dantzari bakoitzak bere konposizio propioa egiten duela alegia.



Honakoa izan zen lehen hiru dantzarien sailkapena; Odei Mujika Oiartzuarra 256,48 punturekin, Nahia Salaberria Hondarribiarra 241,14 punturekin eta Leire Aranburu Lezoarra 236,30 punturekin.



Aurretik jokatu den liga txapelketan gehiengo puntuaketak eskuratu dituzten dantzariak soilik parte hartu ahal izan dute finalean. Txapelketa joan zen urtarrilaren 26an abiatu zen.



Bost jaurdunaldi



Orotara bost jaurdunaldi jokatu dira (Urretxu, Oiartzun, Beasain, Elgoibar eta Lezo). Dantzari bakoitzak gehienez hiru emanaldietan parte hartu ahal izan du. Nahia Salaberriak Lezon ospaturiko azkeneko jaurdunaldian garaipena eskuratu zuen. Aurretik Elgoibar eta Bergaran seigarren eta bosgarren postuan bukatuan zuen.

Dokumentuaren akzioak