Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Talai dantzariak aurten ere larunbatean ariko dira

Dokumentuaren akzioak

Talai dantzariak aurten ere larunbatean ariko dira

Inauterietako astelehenean ordez, iaz lehen aldiz larunbatean atera ziren, eta hemendik aurrera horrela ariko dira.

Talai dantzariak, «urteroko ohiturarekin gozatuz», aurten ere Amezketako herri eta auzoetako kale, etxe edo baserri atariak makil kolpeen doinuz esnatzeko asmotan dabiltza. Aurreko urtean lehen aldiz, astelehenean beharrean larunbatean egin zuten dantza. «Dantzariok gustura ibili ginen eta hainbat etxeetan eskertu zuten aldaketa bera". Beraz, hemendik aurrera inauterietako larunbatean –aurten otsailaren 25ean– Bedaio eta Amezketako baserri gehienetatik pasako dira; inauterietako igandean –aurten otsailaren 26an–, berriz, Ugarte, Amezketako kaleak eta Zubillaga auzotik.
Komunikabidea
Tolosaldeko ataria
Mota
Albistea
Data
2017/02/15
Lotura
Tolosaldeko ataria

Talai dantzari moduan parte hartzeko gonbita luzatu diete herritarrei: «Izan neska edo mutil, nahiz zahar edo gazte, ondo pasatzeko aukera izango da!». Entsegua otsailaren 20an, astelehena, egingo dute Amezketako udaletxe azpian, 20:00etan. Saioak egingo dituzten egunetan, otsailaren 25ean eta 26an, hain justu, 08:00etan elkartuko dira udaletxe azpian.

DEIALDI BEREZIA

Bestetik, deialdi berezi bat zabaldu dute aurten talai dantzariek. «Aspalditik dugu Bedaio eta Amezketako talai dantzarien garai ezberdinetako jantzien berri (borladun txapel gorri eta gerriko, jantzi zuriak, gorbata…), baina sekula ez dugu jantzirik topatu. Zure etxeko ganbaran, jantzi hauetako bat edo jantzi hauen zati bat baldin baduzu, gustura jarriko ginateke zurekin harremanetan», zehaztu dute.

Beraien nahia, garai bateko jantzia ikusi, aztertu eta agian berreskurapenen bat egiteko proposamen bat edo batzuk osatzea da. Horrelako jantzi bat erakusteko prest dagoena, edota berreskurapen eta proposamen berriren batean talai dantzariekin parte hartzeko, beraiekin harremanetan jartzea eskertuko dute azaldu dute.

Talai dantzariak aurten ere larunbatean ariko dira

Dokumentuaren akzioak