Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tailerrak euskal dantza eta dantza jantziez antolatu dituzte Saint Pierre eta Mikelunen, Pierre Latasa Goyak emanik

Dokumentuaren akzioak

Tailerrak euskal dantza eta dantza jantziez antolatu dituzte Saint Pierre eta Mikelunen, Pierre Latasa Goyak emanik

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
St Pierre, St Pierre eta Mikelune
Mota
Albistea
Data
2022/10/25
Lotura
Euskal Kultura

 Euskal dantzen eta dantza jantzien tailerrak Saint Pierre eta Mikelunen urriaren 27tik azaroaren 3ra Pierre Latasa Goyak emanik

Euskal dantzen eta dantza jantzien tailerrak Saint Pierre eta Mikelunen urriaren 27tik azaroaren 3ra Pierre Latasa Goyak emanik

 

St Pierre, St Pierre eta Mikelune. Saint Pierre eta Mikeluneko Orok Bat dantza taldeak eta SPMko Euskal Etxeak antolaturik euskal tailerrak egingo dira datozen egunetan, Domu Saindu edo Halloweeneko astea baliatuz Donibane Lohizunetik heldu den Pierre Latasa Goyaren eskutik. Egonaldia artxipelagoan datorren ostegunean hasi eta urriaren 27tik azaroaren 3ra bitartean egingo du hiri lapurtarreko Begiraleak kultur elkarteko kideak, euskal dantzak eta euskal dantza jantziak hizpide eta irakasgai.

Antolatu diren hiru tailerretako bi, dantza tailerrak izango dira, eta datozen ostegun, ostiral, astelehen, astearte eta asteazken arratsaldez emango dira Ste Croisine eskolako jolastokian, bat zortzi urtetik hamaika urte arteko haurrentzat eta hamabostetik hamabostera bitarteko gaztetxoentzat, eta gazte eta helduentzat. Pierre Latasak emango duen hirugarren tailerra goizetan izango da, dantzari, baina zehatzago dantza jantzien joskuntzari lotuta, euskal jantzien elementuak josten ikasteko.

Hitzaldi bat ere emango du Pierre Latasak, 'Euskal Herriko dantzak eta jantziak' izenburupean, urriaren 29an 20:30etan Micro-Folien, 16 Rue Georges Daguerre-ko egoitzan.

Interesatuek orokbat@cheznoo.net helbidera idatz dezakete.

 

Dokumentuaren akzioak