Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sylphides Pi dantza ikuskizuna Coliseoan

Dokumentuaren akzioak

Sylphides Pi dantza ikuskizuna Coliseoan

Barixakuan (maiatzaren 1ean), 20.30etatik aurrera, "Sylphides Pi" dantza ikuskizuna eskainiko du Coliseoan Iker Gomezen dantza konpainiak.
Komunikabidea
Eta Kitto!
Mota
Albistea
Data
2015/04/29
Lotura
Eta Kitto!

Bere koreografiari jarraituko dioten dantzariak Eva Martinez, Michael Realin, Paula Martinez, Marcos Martincano, Alejandra Deza, Stephanie Van Laethem, Ainara Aragones, Sergio Blaya, Vanessa Ruiz, Isabel Torreiro, Barbara Garcia eta Felipe Garcia dira. Eskainiko duten ikuskizuna "dantza lehen zena eta orain dena gau egungo kodearen arabera berrinterpretatu eta zalantzan jartzen duen trilogia eszeniko bat da". Fokine koreografo errusiarraren jatorrizko Sylphideak historiako lehen ballet abstraktutzat eta dantza garaikidearen hasiera puntutzat hartu izan dute, argumentu eta tramarik ez duen lehen balleta bezala ezagutzen da, baina Fokineren lanaren esentzia estetikotik abiatuta, "Sylphides Pi" ikuskizunean "errepresentazio biziagoa eraikitzea da helburua; guk bizitza esperimentatu eta hautemateko dugun moduari gehiago hurbiltzen zaion bertsio honetan, ikusleari era arinean eta umore dosi txikiekin gaur egungo dantza nola bizi eta sentitu daitekeen erakutsiko diogu". Sarrerak 7 euro balio du.

Dokumentuaren akzioak