Dokumentuaren akzioak
Sutarri dantza taldearen kurtso bukaerako emanaldia bihar gauean
Alegiako Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du bihar 22:00etan Inaxio Begiristain kultur etxean.
Sarrera doakoa izango da eta dantza taldetik herritar guztiei bertara gerturatzeko gonbita luzatu nahi diete. Bestalde, Sutarrik 2013/2014 ikasturterako matrikulazio epea zabalik du sei urtetik gorako haur eta gaztetxoen-tzat. Izena emateko kultur etxera joan beharko da ekainaren 13a baino lehen.
Dokumentuaren akzioak