Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sutarri Dantza Eguna ospatuko da maiatzaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

Sutarri Dantza Eguna ospatuko da maiatzaren 25ean

Sutarri Dantza taldea buru belarri ari da maiatzaren 25ean ospatuko den Sutarri Dantza Eguna antolatzen. Egun guztiko festa izango da. Goizean herriko gune ezberdinetan dantzarien emanaldiak izango dira eta kalejira egingo da. Eguerdirako bazkari herrikoia antolatuko da eta arratsaldean erromeriak borobilduko du eguna. Eguna hurbildu ahala xehetasun gehiago jakingo dira, baina dantza taldeak egun horretan kalera artzain-andrez jantzita ateratzeko dei egiten die herritarrei.
Egilea
A. Goikoetxea
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Alegia
Mota
Albistea
Data
2014/03/02
Lotura
Diario Vasco

Egun horren harira, Sutarrik beste hainbat ekintza ere antolatu ditu. Esaterako, maiatzeko asteazken guztietan fandango eta arin-arin ikastaroa eskainiko da kultur etxean 19:00etatik 20:30etara. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste egun batean, berriz, dantzarien arropari eta orrazkerari buruzko tailerra egingo da. Azkenik, ekainaren 6an, kurtso amaierako jaialdia eskainiko du Sutarrik.

Dokumentuaren akzioak