Dokumentuaren akzioak
Sustraiak taldearen 50 urteko historiari buruzko dokumentala, apirilaren 4an

Legazpiko Sustraiak Dantza taldearen 50 urteak errepasatzen dituen Oso ondo…berriro! izenburuko dokumentala apirilaren 4an estreinatuko dute Latxartegi aretoan. Bi emanaldi izango dira, 19:00etan eta 22:00etan.
Doan izango da sarrera, baina txartelak beharko dira, eta Kultur Etxean hartu behar dira. Lau txartel emango dituzte gehienez. Arratsaldeko saiorako txartelak agortuta daude dagoeneko, eta 22:00etako emanaldikoak geratzen dira bakarrik.
Dokumentuaren akzioak