Dokumentuaren akzioak
Sustraiak dantza taldeak kamisetak eta bestelako materiala atera du 50. urteurrenari begira
Sudaderak, kamisetak, oihalezko poltsak eta motxilak eta botilak prestatu ditu, urtemugaren logoarekin. Azaroaren 10era arte egin daitezke eskariak, Internetez.
Legazpiko Sustraiak dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean, eta ospakizunak osatzeko hainbat material prestatu du: sudaderak, kamisetak, botilak, oihalezko poltsak eta motxilak, guztiak urtemugaren logoarekin. Arropa helduentzako eta haurrentzako dago. Eskaerak egiteko epea azaroaren 10ean amaituko da, eta internetez egin daiteke. Nahi duenak aukera izango du arropa probatzeko, dantza taldearen lokalean.
Datorren urteko ospakizunen barruan dokumentala ere ari da grabatzen dantza taldea. Duela egun batzuk egin zituzten hainbat grabaketa Legazpiko toki desberdinetan.
Dokumentuaren akzioak