Dokumentuaren akzioak
Sustrai tradizionala duen dantza garaikidea Bilbon
Iazko uztailean Donostiako Antzerki Ferian estreinatu zuten Bideak lana.
Estetika «inoiz baino garaikidegoa» erabiltzen du Gipuzkoako dantza taldeak. Sokak eta zintak dira elementu garrantzitsuenak. Eta mundu zabaleko musika eta doinuak nahasten dituzte. Xanti Basauri da musikagilea.
Garbi Losadak eta Juan Antonio Vitoriak idatzi zuten obraren gidoia, eta eszenako zuzendaritza ere haien ardura da.
Dantza. Aukeran taldearen 'Bideak' ikuskizuna'.
Lekua: Bilbon, Arriaga antzokian.
Noiz: Gaur, 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak