Egun batzuk barru kanabalak izango dira eta atzo Durangon, Kriskitin Dantza Taldeak antolatuta, gainera Surrandien konpartsaren 25 urteurrenarekin batera, Gasteizko Jose Mari Bastida “Txapi” txistulariak sortutako Surrandien dantza izeneko musika Durangoko Arte eta Historia Museoan aukeztu zen atzo. Bertan Jaizaleko txistulariek jo zuten eta koreografia Kriskitin taldeko Oier Sarobek eta Jaione Fernandez Retanak sortu zuten Aritz Lasargurenen laguntzaz.
Aurkezpenaren ondoren Oier Araolaza Arrieta eibartar dantzari eta antropologoak Inauteriak, hartza eta mozorroen neguko festak hitzaldia eman zuten atzo.
Programazioa
Gaur, urtarrilaren 27an eta otsailaren 4an ordua: 11:00 – 13:00
Dantza tailerra urtarrilaren 27an eta otsailaren 4an. Ordua: 12:00-12:30
Surrandien konpartsa otsailaren 10ean irtengo da kalez kalez hartza lagun duela. 18:00etan.