Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Surrandi, surrandi

Dokumentuaren akzioak

Surrandi, surrandi

Aurreko urteetan lez, kalerik-kale ibili ginen Durangon Surrandiak, euriari aurre eginez. Atzokoa 19. edizioa izan zen.

Eguerdiko 12:00etan irten ginen Surrandi Goiztiarrak Trikitixa eta Pandero eskoletako musikariekin. Durangoko Alde Zaharreko kale eta tabernetan umoretsu ibili ginen, iji eta aja, dantzan.
Egilea
Kriskitin
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2018/02/11
Lotura
Anboto

Arratsaldeko 18:00etan berriz, konpartsa osoa Azoka Plazan bildu, txokolate beroa hartu ostean puxikak banatu, eta talde argazkia egin ondoren, Jaizaleko txistulariekin batera kalera irten ginen, hartz eta guzti, dantza eta kanta.

                       Surrandi , surrandi, kalean gora ta behera                                

                       Surrandi, surrandi gaur Durangon nagusi                                                                           

Kalejiran puxikak gogoaz astindu ostean, Andramariko Elizpean izan genituen zain Tabira bandako musikariak, gure bidelagun apartak. Zuzendari berria dotore Surrandi kareta eta guzti. Ikusleek leku askorik utzi ez ziguten arren, gustura egin genuen dantzan.

Surrandiok 2000. urtean irten ginen lehenengoz. Orduko hartan 40 bat izan ginen, atzo ostera talde galanta. Hasierako surrandioz gain, belaunaldi berriko kimu gazteak izan ziren gure artean. Badator erreleboa. Dantzari nagusi, gazte eta umeak, dantzazaleak, gurasoak…Kuadrila ederra osatu genuen.

Euriak eragindako trabak arantzatxo batzuk utzi zizkigun arren, gaueko zortzietan amets egiteko une bat hartu genuen. Amets edo datorren urterako erronka. Musikariek; Egiguren, Ertzilla eta Belaustegik sortutako musika guztiak ikasteko eta jotzeko asmoa azaldu zuten, zenbait dantzarik berriz, musika horientzako koreografia sortzeko ilusioa.

Ea ba Surrandien 20. ediziorako amets edo erronkok gauzatzen ditugun. 2019ko Karnabalak martxoaren 2an izango dira, baliteke eguraldia ere hobea izatea. Bitartean partaide eta ikusle guztioi “eskerrik asko” Surrandien konpartsa bizirik mantentzeko ahalegina egiten dugunon izenean.

 Surrandi, surrandi

Dokumentuaren akzioak