Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Superheroiak gaur, bailarako lehenengo inauterietan

Dokumentuaren akzioak

Superheroiak gaur, bailarako lehenengo inauterietan

Aranon ospatuko dituzte egun osoko festarekin: puska biltzea, bazkaria, zahagi dantza, desfilea, musika eta afaria egongo dira.
Komunikabidea
Kronika
Tokia
Arano
Mota
Albistea
Data
2019/02/23
Lotura
Kronika

Dena prest daukate aranoarrek, Inauteriak ospatzeko. Urumea bailaran aurrenekoak izanen dira, eta egun osoko festa antolatu dute gaurko.

Aurreko urtean baino 20 egun beranduago datoz eta horrek gogoak gehitu ditu. Asetzeko egun osoko festa ederra antolatu dute. Goizean goiz ekinen diote gainera, urtero bezala: goi­zeko 08:30etan abiatuko dira zomorroak Surotik, Izer eta Ala­bierrek lagunduta, puxka bil­tzera. Eta ondoren, elkarrekin eginen dute bazkaria Maisuenean. Ho­rre­tarako, hori bai, aurrez eman behar zen izena, Kontsejun.

Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko inauteriak.

Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko inauteriak.

Baina hori hasiera besterik ez da izanen. Arratsaldean, ez dute hutsik eginen aranoarrek, Zahagi Dantzarekin, bazkalostean. 18:00ak aldera izanen da. Zahagi Dantzaren ondoren, txikien desfilea izanen da Maisu­e­nean, Superheroiz jan­tzita, haur zein heldu. Pasa den urteko nobedadea izan zen desfilea eta aurten errepikatuko da. Eta desfilearen ondoren, herri afariarekin borobilduko dute festa, 21:30ak aldera, Orkes­triña Band Jazpanarekin dantzan. 

Inauteriak 2019
Otsailak 23, larunbata
- Puska biltzea, goizean, Izer eta Alabier trikitilariekin batera.
- Zomorroen bazkaria, Kontsejun. 
- Zahagi Dantza, bazkalondoren. Gaubela bat eginen dute herriko gaztetxoekin, beraiek antolatu dezaten.
- Txikien desfilea, Maisuenean. 
Gaia: Superheroiak. Helduei ere, Superheroiz janztea proposatu diete.
- Afaria: ohiko menua; aukera beganoa izanen da, aurrez abisatuta.
- Afalosteko musika: Orkestriña Band Jazpana. Atzoko eta gaurko doinuak, dantzarako.

Dokumentuaren akzioak