Dokumentuaren akzioak
Sueltoko dantza txapelketa asteburu honetan Seguran
Zozketaren arabera, bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta Ariñ-ariña trikitixaz dantzatu beharko du bikote bakoitzak.
Iaz txapelketa honek bere zilarrezko ezteiak bete zituen, orain artekoan Gipuzkoarren presen-tzia izan da beste herrialdeekiko nabarmendu dena, bai kopuruz eta baita irabazitako txapelketengatik ere.
Dena den, herrialde ezberdinetako dantza mota bereziak ikusgarritasun aparta ematen diote Seguran urtero burutzen den ikuskizun honi.
Bere urrezko ezteien bidea hartu duen txapelketa honetan sari berezia Nestor Basterretxearena da. Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek azpimarratzen dute hasieratik eskulturgile honek txapelketarekiko erakutsi duen atxikimendua: «berak eginiko eskultura eskuratzen dute txapeldunek. Eta gure ustez saria lortzen duten ohorearen lekukoa da». Sari nagusia bikote txapeldunak ordezka-tzen duen udaletxean gordeko da hurrengo urteko txapelketa arte.
Aldiz, Udal bat eskulturaren behin betirako jabe egingo da baldin eta ordezkatzen duen bikote berak bikote berak txapelketa hiru urtez jarraian edo bost urtez txandaka irabaziko balu. Orain arte, Lezok, Donostiak, Bergarak eta Azkoitiak bereganatu ahal izan dute Barrenetxearen eskultura.
Asier Ena eta Maite Lazkano irabazi zuten pasaden urteko edizioa. Iaz denetara hogeita bat bikote hartu zuten parte Seguran egiten den txapelketa honetan. Azken edizioan, aurkeztutako bikoteen artean hamabost dan-tzari gipuzkoarrak osatutakoak ziren, eta besteak, Bizkaia, Nafarroa eta Arabatik etorritakoak ziren.
Dokumentuaren akzioak