Dokumentuaren akzioak
Su bakarreko San Joan bezpera izango da aurtengo ekainaren 23a
Ez-ohiko San Joan bezperan, su bakarra piztuko da Donostian: Konstituzio plazakoa. Gaueko 22:15ean hasiko da erritua, eta ekitaldi sinbolikoa izango da aurtengoa, solstizioa ospatu eta koronabirusagatik hildako pertsonak gogoratzeko helburua izango baitu, Jon Insausti Kultura zinegotziak azaldu duenez.
Konstituzio plazako San Joan bezperak beste berezitasun bat ere izango du: urtero moduan, Goizaldi taldea arituko da dantzan, baina beste hainbat dantza talde ere ariko dira: Arkaitz, Eskola, Gero Axular, Kresala eta Trebeska. Donostiako Orfeoiak eta Txistularien Udal bandak ere hartuko dute parte. Aldiz, udal agintariek ez dute dantzarik egingo, «jaien eragileak izan daitezen protagonistak».
Egitarauan ere hainbat aldaketa egingo dituzte. Hildakoen oroitzapenarekin abiaraziko dute erritua, eta ondoren Agurra dantzatu eta abestuko dute. Segidan, San Joan Zortzikoa eta alkatearen ongi-etorri diskurtsoa eskainiko dituzte. Soka dantzaren ondoren, zuhaitzaren erritua egingo dute, eta fandango eta arin-arina dantzatuko dituzte. Donostiako Orfeoiaren emanaldiarekin eta zuhaitzaren azalaren banaketarekin amaituko da ekitaldia.
Ekitaldia udalaren Youtubeko kanalean eta ETBn ikusi ahal izango da. 120 pertsonak aurrez aurre jarraitzeko aukera izango dute atzo egindako zozketa bati esker.
Auzoetan surik ez
Udalak iragarri du aurten debekatu egin dituztela gainontzeko su publiko zein pribatuak, norberaren lorategietan eta espazio partikularretan egindakoak izan ezik, ezin baitituzte debekatu. Baina San Joan bezperaz haratago, San Joan festak ospatzeko garaia izan ohi da hainbat auzotan, eta horiek ere bertan behera geratu dira, nahiz eta ba
Dokumentuaren akzioak