Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Stop

Dokumentuaren akzioak

Stop

Egilea
Joxemari Carrere
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2024/03/05
Lotura
Naiz

Nire mezua da setioa amaitu behar dutela. Harririk gabe gatoz. Dabke-arekin igorri nahi diegu mezua». Malek Abdelkareem-ek, hamar urteko haur palestinarrak, euren dantza tradizionala dantzatuz aurre egin nahi dio okupazio israeldarrari. Hau zioen egungo Gazako sarraskia hasi aurretik. «Gure herentzia gure arma da», dio Samed Masud dantza taldeko gidariak. Frankotiratzaileek larriki zauritu zuten arren, dantzari ekiten dio. «Dantzatzen gara gure iragana delako eta zaindu behar dugu». Dakba palestinarren dantza tradizionala da, Unescok Gizateriaren Ondare Immaterial izendatu zuena.

Hikaye deritzona emakume palestinarrek istorioak elkarri kontatzeko jarduna da, eta hori ere Gizateriaren Ondare Immaterial izendatua dago. Bilkura hauetan emakumeek denbora eta ipuinak konpartitzen dituzte; jendarte-egituraren erretratua kontakizunetara eramanez. Hori ere palestinarren izatearen lekukoa da, zalantzarik gabe; euren arma, euren esentzia.

Gazaren suntsiketarekin, non ote dira Malek eta Samed? Non elkartuko dira emakumeak euren kezkak elkarri kontatzeko? Suntsiketarekin ez dira bakarrik pertsonak erailtzen eta bizitzarako baliabideak desegiten; palestinarrak sarraskituz, haien izatea ere suntsitu nahi dute, dantza egin ez dezaten, kontatu ez dezaten. Horregatik, martxoaren 17an Donostian hau aldarrikatuko dugu: genozidioari STOP.



Dokumentuaren akzioak