Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sortzaileen eta konpainien erakusketak izango dira Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Dokumentuaren akzioak

Sortzaileen eta konpainien erakusketak izango dira Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Bilbon apirilaren 29an, Azkuna zentroan egingo den sortzaileen eta konpainien erakusketa batekin.
Egilea
EP
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2015/04/22
Lotura
Deia

Saioa Sara Paniaguaren "Un día / ocho horas"  performancearekin hasiko da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik  19:00etara, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Arratsaldeko 18:00etan nazioarteko mezua irakurriko da, eta  ondoren, ikus-entzuleek, Feedback konpainiaren eta Horman Poster eta  Organik taldeko Natalia Monge artisten lanen zatiez gozatu ahal  izango dute, Azkuna zentroko Kulturen Atarian, arratsaldeko 19:00ak  arte. Ordu horretan ikus-entzuleentzat zabalik egongo den  elkarrizketa hasiko da.

Horrez gain, egun guztian zehar, Euskadiko Dantzaren Profesionalen  Elkarteak (ADDE, gaztelaniaz) sortu duen dantza arloko lanen  katalogoan (www.addedantza.org/catalogo) agertzen diren konpainien  eta sortzaileen dantzen zatiak jasotzen dituen bideoa ikusi ahal  izango da Kulturen Atariko pantailan.

Halaber, aurrerapen gisa, apirilaren 27an, Bilboko Udalaren esku  dagoen BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroak Eva Guerrero eta  Olatz de Andrés artistekin topaketa antolatu du, dantzaren sorkuntza  prozesua aztertzeko.

Saioa arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta  sarrera librea izango da, baina beharrezkoa izango da aurretik izena  ematea info@addedantza.org helbide elektronikoaren bitartez.

Urtero, 1982tik, apirilaren 29an, Unescoren ekimenez, Dantzaren  Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Ekimen horrek jendearen  arreta dantzaren artera eta kulturara hurbildu nahi du, ikusle  berrien erakarpenari eta prestakuntzari garrantzi berezia emanez. 

Escuela de danza

Escuela de danza

Dokumentuaren akzioak