Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sortzaileari omenaldia

Dokumentuaren akzioak

Sortzaileari omenaldia

Jesus Mari Garate dantza maisua eta Ostadar dantza taldearen sortzailea omenduko dute larunbatean Ostadarreko dantzariek. Lehengo eta oraingo dantzariak elkartuko dira Usurbe antzokian
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/12/20
Lotura
Goierriko Hitza

Ostadar dantza taldearen urteroko urte amaierako dantza ikuskizuna berezia izango da aurten: «Jesus Mari Garate (1949-2018) dantza maisu, gidari, dantzakide eta bidelagun izan duguna omenduko dugu. Izan ere, 1980ko hamarkadan, Jesus Mari bera izan zen Ostadar Dantza Taldearen sortzailea, eta horrez gain, urte askotan bertako kidea». Dohainik da.

Honela, Ostadarren sortzaileari «ahalik eta omenaldirik goxo eta xumeena emate aldera», Ostadarren historian zehar ibili diren dantzariak eta musikariak elkarrekin izango dira Usurbe Antzokiko oholtza gainean larunbatean 19:30ean hasita, «ondoen dakigun moduan emango dizkiogu eskerrak eta gure agurrik beroena eskainiko diogu: dantzan, hain zuzen ere».

Beteranoak eta berriak

Dantzari beteranoetatik berrienetara eta gazteenetatik zaharrenetara, Ostadar Dantza Taldeko «kolore guztiak» elkartuko dira larunbatean, «dantza eginez, gure ostadar koloretsua marrazteko».

Urtero bezala, Euskal Herri mailako hainbat dantza koreografia eskainiko dituzte. Ostadarreko dantzarien esanetan, «dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko» eta herriagandik jasotako dantzak herriari bueltan eskaintzea da beraien helburu nagusia. «Horixe izan da beti Ostadar Dantza Taldea osatu dugun guztion helburua, dantzaren bidez gure herriarekin komunikatzea. Izan ere, dantza bakoitza guretzat hizkuntza bat da, sentimendu bat, bizitzeko arrazoi bat. Hortaz, Ostadar Dantza Taldea osatzen dugun guztiok argi daukagu dantza guretzat bizitza ulertzeko modua dela».

Dokumentuaren akzioak