Dokumentuaren akzioak
Sortzaile gazteen dantza eta antzerki piezak erakutsiko ditu Fundicionek
Hemengo artistak ariko dira Bilboko aretoan 'Tinto de Verano' egitasmoaren barruan, etzitik aurrera
Hilaren 10a iritsita, La Carraspera eta Dakumene taldeen dantza lanak eta Las Zetazeasen dantza eta antzerkiaren arteko obrak ikusteko aukera izango dute Fundicionera biltzen direnek. La Carrasperako Amaia Pascualek Caminantes eskainiko du; Dakumeneko Gustavo Gorosito eta Maria Victoria Alvarezek Hueco; eta Las Zetazeas taldeko Ainhoa Jauregi, Mariluz Benitez eta Arrate Etxeberriak taldearen izena daraman obra aurkeztuko dute, Zetazeas.
CARLA FERNANDEZ, ITZIAR MADARIAGA... Hilaren 15ean jarraituko du Fundicionek antolatutako Tinto de verano egitasmoak, Trashumantes taldearen Crónica de la Noche abierta dantza eta antzerkiaren arteko lanarekin. Carla Fernandezek Pieza para siete cuerpos y una canción izeneko performance-a eskainiko du hilaren 16an, eta Itziar Markiegik eta Maite Castrok Tu me Latex. Itziar Madariagak eta EHUko dantza gelako taldeak itxiko dute egitasmoa hilaren 17an; Fla.Women.Co. eta Un minuto de silencio emango dituzte, hurrenez hurren.
Dokumentuaren akzioak