Sortutakoak jaialdia, Guardetxean eta San Telmo museoan

Dantzaguneak Sortutakoak jaialdia egin du egunotan, eta bihar amaituko da. Gaur, berriz, Agertu artean argazki erakusketa inauguratuko dute Beatriz Txurrukak eta Mavi Tabernerok, Artelekun (19:00), jaialdiaren programaren baitan. San Telmo museoan eta Urgulleko Guardetxean gauzatuko dira, bihar, jaialdia itxiko duten azken ekitaldiak.
Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2013/01/10
Esteka
Berria

Mikel Sarriegik emakumezkoek ahaztutako dantza tradizionaletan eta erritualetan jokatutako rolez hitzaldia emango du San Telmon, 11:00etan, eta ordu erdi geroago Aurtzaka dantza taldeak San Joanetako Neskatxen Sokadantza Beasainen aurkeztuko du. DJ P3zek musika jarriko du Guardetxean, 21:30ean hasita. Informazio gehiago, www. dantzagunea.gipuzkoakultura.net webgunean.