Dokumentuaren akzioak
Sormena koadernora eraman du Jon Mayak
Jon Maya. Argazkia: Imanol Quilez.
Pentsamendua dantza bihurtzen du eta urrats bakoitza magiko sorkuntzaren bidez. Sormena, bere sortze prozesua koaderno batera eraman du Jon Maya dantzari eta koreografo errenteriarrak, eta Kukai Dantzaren zuzendariak. Nafarroako Unibertsitateko Museoa dago liburuxka horren atzean; koreografoei begirako sormen koadernoak bilduma du martxan, eta oraingoan Maya izango da protagonista.
Etxean aurkeztuko du dantzari eta koreografoak lana, Lekuona Fabrikaren Plaza Gorrian, zehazki, bihar 12:00etan hasita. Kukai Dantzaren A Puerta Cerrada —Ateak itxita—proiektuaren sormen prozesua bildu du Mayak liburuxkara. Sarrera doakoa da.
Dokumentuaren akzioak