Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorkuntza koreografikoko lan berriak

Dokumentuaren akzioak

Sorkuntza koreografikoko lan berriak

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2023/10/06
Lotura
Nontzeberri

Dantzan Bilaka programaren 17. edizioa Azkuna Zentroan amaituko da. Urriaren 6an, 7an eta 8an, sorkuntza koreografikoko lanak aurkeztuko dituzte zenbait formatutan.

Hamazazpigarren edizio honetan Ander Fernandezek, Ane Zapirain Gorostegik, Dácil Wijkströmek, pvillanueva eta Oihana Altubek, Eire Larreak, Izarne Oyarzabalek eta Natalia Garcia Murok urtean zehar garatu dituzten prozesu artistikoak erakutsiko dituzte. Gainera, Carolina Campos adituaren eskutik, tailer ireki bat egongo da hiru egunetan, jarduera paralelo gisa.
2023an, parte-hartzaileek bi arte-egonaldi trinko egin dituzte beren prozesuetan sakontzeko: bata Azkuna Zentroan eta bestea AZALA Kreazio Espazioan. Egonaldi bakoitzak astebeteko iraupena izan du. Egonaldi horietan, tailer hauek egin ahal izan dituzte: Ibon Salvadorren Gaua eta Lainoa. Pertzepzio-mugimenduak + koreografia estrategiak eta Mar Medinaren Aterpea I: Espazioa.
Gainera, parte-hartzaileek egoitza tekniko bat izan dute Azkuna Zentroan, eta bertan urriko jardunaldietan aurkezten diren materialetan azken doikuntzak egiteko aukera izan dute.

Ekimenaren antolatzaileek espazio hori bistatzeko gonbitea luzatu dute: “Sorkuntza-lan koreografikoko hiru egun hauek gozatuko dituzuela espero dugu, eta elkarrekin partekatu ahal izango ditugula denontzat aberasgarriak izango diren esperientziak.”

Dantzan Bilaka, koreografiaren arloko sortzaile hasiberrien prozesu artistikoei laguntzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen (ADDE) arteko lankidetzaren emaitza da.

Dokumentuaren akzioak