Dokumentuaren akzioak
Sorkuntza dantza lehiaketa Luhuson
«Hemendik abuztuaren 15era, ordea, parte-hartzaileen kopurua hamar taldera igotzea espero dugu. Musikaren hautaketa librea zen. Pausatu genuen baldintza bakarra gaiari zegokion, hau da, baitezpadakoa da Euskal Herriari lotua den gairen bati buruzko dantza sortzea», adierazi zuen lehendakariak.
Gaien artean, errate baterako, pilota eta Ezpeletako pertsonaia bati buruzko dantzak aurkitzen dira. Sorkuntzak azaldu dituzten talde gehienak Lapurdikoak direla ere argitu zuen Euskal Dantzarien Biltzarra federazioko lehendakariak. Abuztuaren 15ean epaituko dituzte, beraz, dantzari guztien sorkuntzak Luhuson. Epaimahaiaren osaketarako bereziki dantzari profesionalak hautatu dituzte. «Profesional hauek EDBtik kanpokoak izatea nahi dugu», erran zuen.
«Oraingoz, Ipar Euskal Herriko taldeei bakarrik irekita dago lehiaketa hau, eta, geroari begira, ikusi beharko genuke Euskal Herri osora zabaldu ala ez. Ikusi beharko dugu, orobat, txapelketa hau hitzordu finko bilakarazten dugun edo ez», nabarmendu zuen federazioko lehendakariak.
Dokumentuaren akzioak