Lehen urteurrena ospatuko du Sorginenea Gasteizko etxe feministak emakumeei, lesbianei eta transei zuzendutako programa zabalarekin. Hala, lehen hitzordua asteartean bertan dute, hilaren 8an. Egun horretan hasiko baita Marina Ruizek zuzenduko duen Elkarrekin dantza dezagun! dantza-lantegia.
Hilaren 14an, bestalde, Mentxu Ramiloren eskutik, Wikipedian editatzen ikasteko topaketa izango da, 17:00etatik aurrera. Wikipedian genero arrakala txikitzea da wikitopaketaren helburua. Hilaren 16an, berriz, Jantzideiak-Vestimentes liburuaren aurkezpena eta mahaingurua egingo dira, CEAR-Euskadik antolatuta, 18:00etatik aurea, eta hilaren 18an autodefentsa eta ahalduntze lantegia egingo dute, 16:00etatik aurrera eta Lumaltik Herriak antolatuta.