Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorgin-dantzaz gain, Inude eta artzainak dantza egingo da domekan kalez kale goizeko hamarretatik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Sorgin-dantzaz gain, Inude eta artzainak dantza egingo da domekan kalez kale goizeko hamarretatik aurrera

Egilea
J. Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2003/02/28

Goizeko 10etan irtengo dira Herriko Plazatik. Talde batek Buztinzurin gora egingo du eta besteak Kalebarrenen behera. Herri osoa zeharkatuko dute batzuek zein besteek.



Kalejira bukatu eta hamarretakoa egin eta gero, meza ostean,



eguerdiko 12:15ak aldera, dantza saioa eskainiko dute Herriko Plazan. Oinarinen dantzari gazteenek ere hartuko dute parte ekitaldian. Honako dantzak eskainiko dituzte: Luzaideko kontra- dantza, Txantxoak, Makil txikiak eta Eusko dantza. Nagusien txanda helduko da ondoren. Inude eta artzainak dantza eta saioari bukaera emango dion Sorgin-dantza, Antzuolak hain berea duen dan-tza.



Karnabal domekari jarraipena emateko, bazkaria egingo da Olalde soziedadean. Hirurogei bat lagun espero dituzte Oinarin dan-tza taldeko arduradunek. Musikarik ez da faltako han: trikitixa, panderoa, txistua... Olaldetik irten eta giro polita izango da herriko kaleetan.

Dokumentuaren akzioak