Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorgin dantzaren pauso eta doinuek alaituko dituzte bihar kaleak

Dokumentuaren akzioak

Sorgin dantzaren pauso eta doinuek alaituko dituzte bihar kaleak

Eguerdiko hamabi eta erdietan izango da ekitaldi nagusia Herriko Plazan

Domeka da inauterietako egun nagusia Antzuolan. Oinarin taldearen eskutik, bihar goiz eta eguerdian dantzak beteko ditu herriko kaleak. Berreskuratu zutenetik sorgin dantzak ez du huts egin urteko hitzordu honetan. Haren inguruan beste talde bat ere irtengo da kalejiran eta taldeko txikienek, umeek, jende ugari erakarriko dute ekitaldi nagusira.
Egilea
Joseba Lezeta
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2013/02/09
Lotura
Diario Vasco
Goizeko hamarretan, eguraldia lagun bada behintzat, hasiko da bi dantzari taldeen kalejira. Batek Herriko Plazan gora hartuko du eta besteak, berriz, behera. Ordu eta erdi inguru egingo dute auzoz auzo, haruntz eta honuntz.
Sorgin dantza egingo duen taldeak ondoan eroango ditu hiru pertsonaia: hartza, tximinoa eta domadorea. Beste zenbait herritan hartza eta domadorea ezagunak badira, Antzuolak bere-berea du tximinoa. Beste taldeak dantza hauek egingo ditu: Iribas, txapeloas, ptxit eta Bandarain.
Atsedenaldiaren ondoren, eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da saio nagusia. Ateri bada, Herriko Plazan ariko dira; eguraldi txarra bada, berriz, eskolako patioan. Umeen dantzekin hasiko da ekitaldia.
Bestalde, herriko odol emaileek diru bilketa egingo dute bihar goizean. Odola ateratzea datorren eguenean jarri dute Olaran etxean.
Sorgin dantzaren pauso eta doinuek alaituko dituzte bihar kaleak

Tximinoa eta Oinarin taldeko umeak, duela bi urteko inauteri domekako ekitaldian. :: MIGURA

Dokumentuaren akzioak