Sorgin Dantza historikoa egin dute

Hedabidea
Txintxarri aldizkaria
Lekua
Lasarte-Oria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Txintxarri aldizkaria

Lasarte-Oriako Sorgin Dantza emakumezko kapitain batek gidatu du aurrenekoz, eta nola gainera: Oihane Belartietak hartu du Mikel Eskisabelen lekukoa eta, oraindik oso gaztea izanagatik, zeregin hori ederki asko egiten dakiela erakutsi du Oria auzotik hasi eta Okendo plazara iritsi arte. Aurreko urteetan zortzikote gazteko gidari izan zen eta aurten Amets Lizeagak egin du lan hori, bikain baita ere. Talde baten zein bestearen atzetik dozenaka eta dozenaka herritarrek parte hartu dute, blusa grisak soinean.