Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorgin Dantza aratustetan egiteko talde bat sortzen

Dokumentuaren akzioak

Sorgin Dantza aratustetan egiteko talde bat sortzen

Bergarako Udaleko jai batzordeak Sorgin Dantza antolatzeko asmoa du aratusteetako eguenerako.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2013/01/11
Lotura
Diario Vasco
Bergaran aspaldikoa da aratusteetan sorgin dantza egiteko ohitura, eta urte askoan egin gabe egon eta gero, iaz berreskuratu zen ohitura hori. Aurten ere 19:00etan Bergarako kaleetan sorgin dantza egitera irtengo den taldea osatu nahi du Bergarako Udalak. Sorgin dantza ikasteko prest egonez gero, eta batez ere mutila bazara, deitu 943 76 36 61 telefono zenbakira, edo bidali mezua lehenbailehen jardunkultura@topagunea.com helbidera. Ikastera animatzen zaretenok dohainik jasoko duzue dantza ikastaroa.

Dokumentuaren akzioak