Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soraluzeko herriak dantzari eguna ospatuko du larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Soraluzeko herriak dantzari eguna ospatuko du larunbatean

Arrasate, Oñati, Antzuola eta bertako taldeak arituko dira dantzan

Egilea
J.L.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2009/04/23

Izan ere, egun horretan Euskal Jai batzordeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Dantzari eguna ospatuko da Soraluzen, ohitura denez, inguruko beste herrietatik etorriko diren dantzarien partaidetzarekin.

Soraluzeko Urrats dantza taldeko kideekin batera, Arrasateko Arrostaitz eta Lore Gazteak, Antzuolako Oinarin eta Oñatiko Oñatz taldeak arituko dira aurtengo Dantzari egunean.

Egitaraua Larunbateko jaiegunerako prestatutako egitaraua 10.30ean abiatuko dute, dantzariei eskainitako ongi etorriarekin, hain zuzen ere.

Hortik aurrera, euskal dantzekin gozatzeko parada egongo da herriko hainbat txokotan.

Hasteko, dantza taldeen kalejira izango da herri osoan zehar 11.30etik aurrera. Ekitaldi horrek ordubeteko iraupena izango du eta amaitzerakoan (12.30ak aldera) eguneko lehen dantza emanaldia burutuko da Plaza zaharrean.

Erakustaldia bukatu ondoren, Dantzari eguneko partehartzaileek bazkari batekin izango dute indarrak berreskuratzeko aukera.

Izan ere, Soraluzeko eta Debagoieneko herrietatik hurbilduko diren dantzariek bigarren emanaldi bat izango dute oraindik aurretik. Ekitaldi hori 18.00etan hasiko da, berriro ere Plaza Zaharrean.

Soraluzeko Dantzari egunaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte antolatutako ekitaldi eta emanaldiak ikustera joateko.

Hori bai, jaiegunaren bultzatzaileek jakinarazten dutenez, "euria egiten badu, dantza erakustadiak kiroldegian izango dira".

Dokumentuaren akzioak