Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soraluzeko dantza-jauzia ikasteko saio irekiak

Dokumentuaren akzioak

Soraluzeko dantza-jauzia ikasteko saio irekiak

Egilea
Urratsa Dantza Taldea
Komunikabidea
Plaentxia
Tokia
Soraluze
Mota
Albistea
Data
2021/04/04
Lotura
Plaentxia

Soraluzeko dantza-jauzia ikasteko saio irekiak

Aiko taldearekin dantzaldia Otxandion (2013). Argazkilaria: Iñaki Andres.

Herriko dantzazale eta musikari batzuk Plazentziatarrak izeneko dantza sortu dugu eta datozen hilabeteetan berau ikasteko saio irekiak antolatuko ditugu. (Barruan online izena emateko lotura). 

Azken hilabeteotan, herriko dantzazale eta musikari batzuk dantzaren inguruko proiektu berria landu dugu: Soraluzeko jauzi-dantza. Proiektua edozein adinetako herritarrei zuzendua dago, egungo garaira egokitua dago, eta denboran mugatua da, apirilean hasi eta uztailean amaituko da eta. 

Proiektuaren mamia sinplea da: Plazentziatarrak izeneko dantza-jauzia sortu dugu eta udaberrian dantza horren pausoak ikasteko hainbat saio antolatuko ditugu, ondoren, uztailean, elkarrekin kalean dantza egiteko.  

Ekimenaren helburua da pandemia garaian herriko dantzazaleei elkarrekin batu eta dantza modu seguruan egiteko aukera eskaintzea. 
Alde horretatik, esan behar da, jauziak edo mutxikoak euskal dantza zirkular kolektiboak direla, kontaktu fisikorik gabekoak. 

Saio irekiak, dantza ikasteko

Apirilean hasita, saio irekiak antolatuko ditugu dantza-jauziak ikasteko, goiko ikastetxeko patioan. Lehenengo saioa apirilaren 18an egingo dugu, domekan, 11:00etatik 13:00etara bitartean eta bertan batzen garenon artean zehaztuko ditugu hurrengo saioen egun eta orduak.

Izen-ematea

Izena emateko online-formularioa bete behar da apirilaren 8a baino lehen: labur.eus/soraluzedantzan. Bestela, 652 741 496 telefonora edo urratsdantza@gmail.com -era ere idaz daiteke.

Dokumentuaren akzioak