Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sol Picok «El llac de les mosques» dantza ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Bilboko Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Sol Picok «El llac de les mosques» dantza ikuskizuna aurkeztuko du gaur, Bilboko Arriagan

Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2010/10/14
Lotura
Gara

«El llac de les mosques» denboraren joan-etorriari buruzko gogoetatik abiatzen da. Hain zuzen ere, bizitakoa hamarkada batetik besterako pauso gisa hartzen du. Gelditzeko, aztertzeko eta sortzen doazen eta askotan frustrazioa eragiten duten galderei erantzuteko beharraz hitz egiten du era berean. Alacanteko dantzari eta koreografoaren obrak frustrazio hori aldaketaren motorra dela adierazten du, ironiaz bustitako zertzelada batzuekin. Begirada panoramiko bat proposatzen du; bidaia oso bat. Zuzeneko rock musika baliatzen du urteetan ikertu duen gai bat lantzeko: publikoak artistarekin eta artistak publikoarekin duen harremana.

«El llac de les mosques» 2009ko martxoan estreinatu zen Bartzelonako Mercat de Les Flors antzokian, eta koreografia onenaren Max saria jaso zuen. Sol Picok, iraganaren berrikuspena egiteko aitzakiarekin, rock&roll kontzertu baten inguruan egituratu du ikuskizuna, 1980ko hamarkadako estetikarekin eta bera «abeslaria» izanik.

Hala, bere ohiko baliabideak erabiltzen ditu, alegia, umorea, gurutzatutako irakurketak eta zuzeneko musika, eta publikoa ikuskizunaren parte aktibo gisa jartzen du, zuzeneko elkarreraginaren bidez. Obrak genero gaiak planteatzen ditu, rock, blues, flamenko eta beste estilo batzuen erritmoarekin uztartuta. Ikuskizuna «katarsi baten emaitza da», hots, eboluzioa aldaketaren bidez bilatzearen emaitza.

Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sarrerak Arriaga Antzokiko leihatiletan, telefonoan, www.teatroarriaga.com webgunean eta BBK zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros daitezke.

p042_f01_96x76.jpg

Dokumentuaren akzioak