Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sokara lotu dira Irurako gazteak

Dokumentuaren akzioak

Sokara lotu dira Irurako gazteak

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Irura
Mota
Albistea
Data
2024/09/21
Lotura
Ataria

San Migel jaien barruan gaur gazte eguna dute. Goizean puska biltzera abiatu dira gazteak baserriz baserri eta eguerdirako bildu dira plazara. Dantza-soka egin dute bertan. Jai egitarauak arratsaldean jarraituko du Iruran.

San Migel jaien bigarren eguna dute gaur Iruran. Gazteen festa eguna da eta haiek abiatu dute jai egitaraua 09:00etan. Plazatik abiatuta baserriz baserri ibili dira puska biltzen. 13:00 aldera iritsi dira herriko plazara eta dantza-soka egin dute bertan. Sokara lotu dira gazteekin batera, belaunaldi ezberdinetako irurarrak.

Haurren eta gazteen bazkariekin jarraituko du jai egunak eta arratsalde-gau partean musika izango da protagonista. Haurrentzako parkea ere izango da zabalik ikastolako eremuan 18:30 arte.

Gaurko egitaraua:

  • 14:00. Haurren bazkaria elizako arkupetan.
  • 14:30. Gazteen bazkaria.
  • 15:30-18:30. Haur-parkea ikastolako eremuan.
  • 17:00-20:00. Beldur barik gunea San Migel plazan.
  • 18:30. Poteo musikatua Xaukena elektro-txarangarekin.
  • 23:30. J. Martina eta Olgetan taldeen emanaldia San Migel plazan.

Bihar jarraituko dute sanmigel jaiek eta eten baten ostean datorren ostiralean itzuliko da jai egitaraua. Hemen prestatu dutena.

Dokumentuaren akzioak