Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa Biarritzen

2015eko irailaren 11tik urriaren 11 arte, Euskal kultur erakundeak ekoizturiko Soka, euskal dantzaren urratsetan multimedia erakusketa berria Biarritzeko Santa Eukenia elizpean ikusgai izanen da. Edukiak lau hizkuntzatan eskainiko dituen erakusketa ibiltari honek euskal dantzaren inguruko eduki aberats anitz eskaintzen ditu. Sartzea urririk da.
Komunikabidea
EKE
Mota
Albistea
Data
2015/09/07
Lotura
EKE

SOKA, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.

Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Azpimarratzekoa da bestalde, EKE-k eraman "Eleketa" ahozko memoriaren bilketaren karietara euskal dantzaren inguruko anitz lekukotasun grabatuak izan direla eta horien zati frango ikusgai izanen direla erakusketan. 

Bestalde, edukien aberastasun guzia jendeen esku uzteko, ukipen-pantailak, formatu handiko telebistak, kuadro numerikoak, ordenagailuak eta bideoproiekzio eremuak baliatuak izanen dira ere.

Halaber, erakusketaren partaide den Euskadiko Filmategiko altxor batzu erakutsiak izanen dira bai eta bertze artxibo arraro frango ere. 

Adibidez argazki-kazetaritzaren sortzaileetarik bat izan den Robert Capa-k (Endre Friedmann, 1913-1954) 1951ko abuztuan Saran egin argazkien bost erreprodukzio ikusten ahal dira erakusketan. Balio handiko dokumentu eder hauek International Center of Photography de New-York zentroarenak dira.

Xehetasunak

Dokumentuaren akzioak