Dokumentuaren akzioak
Soka : Euskal dantzaren urratsetan
Maiaratzen 13tik, ekainaren 11rat, Herri Elkargoak aurkitzen du Amikuzeko Mediakekan “Soka : euskal dantzaren urratsetan” erakusketa. Soka, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia-Saint Sébastien 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantza hobeki ezagutaraztea du helburu, publiko zabalari batez ere.
Lau hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak e.a.). Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Sartzea urririk – Erakusketa mediateka idekia delarik ikus dezakezue
Bestalde, Amikuzeko musikaren eskola eta tokiko elkarteek hitzordu batsuk proposatzen dauzkizuete :
Maiatzaren 13an, ostiralez, 19:00etan : erakusketa-hasierako harrera, Burgaintzi eta Bithindarrak taldeekin, mediatekaren aintzinean.
Maiatzaren 14ean, larunbatez, 20:30tan : “Zure Osagarriari” dantza ikusgarria, Burgaintzi txaranga eta Leinuak (Hiriburu) emanik – Saint Louis gelan – Sartzea : 5 euro helduentzat, urririk haurrentzat 12 urte artio.
Maiatzaren 27an, ostiralez, 20:30tan : dantzaren historioaz konferentzia, Roger Goyeneche koreografoak emanik, Amikuzeko zerbitzu publikoen etxean. Urririk. Frantsesez
Ekainaren 7an, asteartez, 20:00etan “Et bien dansez maintenant” Amikuzeko musika eskolako ikasleek emanik.
Ostegun guziz, 20:45tik 22:00rat, Foirail plazan, Amikuze Dantza elkarteek haiekin dantzatzerat gomitatzen zaituzte. Urririk.
Mediatekako katalogoan, dantzari buruzko dokumentu zerrenda bat begiratzen ahalko duzue ere.
Dokumentuaren akzioak