Dokumentuaren akzioak
Soka-dantzarekin agurtu dituzte Sanjuanak
Hala ere atzo izan zen askoen-tzat ekitaldi nagusiena
izaten dena. Goizean meza nagusia izan zen Kalezarko ermitan eta ohikoa
izaten den legez jende dexente bildu zen ondoren plaza inguruan toka
txapelketan parte hartu edo Gorritiren Showa ikusi asmoz.
Kalezartarrek soka dantza eskaini zuten arratsaldean.
Azken urteetan bezala, Kalezarko gizon eta emakumeek ikuskizun polita
eman zuten bertako plazan.
Omenduak
Arratsaldeko 19:00ak pasatxo hasi zen saioa. Lehenik eta
behin Usurbil-zarreko omendu gabeko bi kalezartar adinekoak omendu nahi
izan zituzten. Duela hiru urte auzoko adinekoenak omentzen hasi ziren
eta atzo Pilar Ezkide eta Felix Olasagasti izan ziren omenduak. Lore
sorta bana eta txapela eta zapia jaso zituzten dantzariengandik eta
plazaren albo batean jarritako eserlekuetatik ikusi zuten saioa.
Ondoren, soka dantza eskaini zuten kalezartarrek. Ohikoa
den bezala gizonezkoak izan ziren eskuak elkarri emanez soka baten
gisan Kalezarko plazara irten zirenak txistuaren doinua jarraituz.
Dantzarien soka zirkulu irekian antolatu zen plazan, eta sokaren bi
muturretan zeuden dantzariek gidatu zuten dantza, aurresku eta atzesku
izenekoek. Hasierako dantza eta aurrez aurrekoaren ondoren dantzari
guztiek bana banan egin zuten dantza. Neskak atera zituzten plazara
segidan, zapien bidez handiagoa eginaz.
Amaieran arin-arin eta fandangoak elkarrekin dantzatu
zituzten, kalejirarekin ekitaldiari amaiera emateko. Aurtengoan,
gainera, bertako gaztetxo batzuk ere animatu dira ohitura bihurtu den
dantza honetan parte hartzera.
Dokumentuaren akzioak