Soka dantzak elkartu ditu legorretarrak

Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur legorretarrak. Arratsaldean soka dantza egin dute. Udal ordezkariak eta herriko eragileak elkartu ditu dantza sokak. Igandera arte ekitaldi ugari dituzte Legorretan.
Egilea
Loinaz Agirre
Hedabidea
Goierriko Hitza
Lekua
Legorreta
Mota
Albistea
Data
2024/05/08
Esteka
Goierriko Hitza

 

Ondoren, sagardo dastaketa eta txorizo jatea izan dituzte.

Gauerako ere bada planik, helduen danborrada (23:00) eta Korrontzi musika taldearen kontzertua (23:30).

Bihartik aurrera egitaraua ondorengoa da:

Maiatzak 10, ostirala

  • 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
  • 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
  • 12:30. Iraunkorrak txaranga.
  • 14:00. Herri bazkaria, Iraunkorrak txarangak alaituta.
  • 18:00. Haurren playbacka.
  • 23:30. Helduen playback saioa.
  • 01:00. DJ Bullen emanaldia.

Maiatzak 11, larunbata. Mozorro eguna

  • 13:00. Txakolin dastaketa.
  • 13:00. Herriko 40. paella txapelketa. 14:00etan amaituko da aurkezteko epea.
  • 14:30. Lagunarteko bazkaria.
  • 18:30. Mozorro desfilea plazan.
  • 22:30. Erromeria: Akerbeltz. Plazan.

Maiatzak 12, igandea

  • 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 13:00. Iratxoak eta basoko sorginkeria haurrentzako musika ikuskizuna Gookapiren eskutik, plazan.
  • 18:30. Eutsi Ramon! Kale antzerkia Trapu Zaharrak taldearen eskutik, plazan.
  • 20:30. Pikuaren ehorzketa.