Dokumentuaren akzioak
Soka dantza Zubietan Santio egunez
Soka dantza izan zen eguneko ekitaldi nagusia. Ohitura
zahar hau berreskuratu zutenetik Zubietako errebote plaza izan da soka
dantza egiteko aukeratutako lekua. Aurte, ordea, eta iazko jaietan
bezala, euriaren ondorioz pilotaleku estalian eskaini zuten zubietarrek
beren soka dantza. Bertan ziren hamaiketakoa egitera bildu ziren
jubilatuak, baita Donostiako txistulari banda ere.
Hauen doinuei jarraituz azken asteetan entsaiaturiko
dantza eskaini zuten beste behin ere. Orain dela urte asko soka-dantza
egiten omen zen Zubietan. Donostiako alkatea bera ere etortzen omen zen.
Hala ere, 50 urte ingurun ez zen dantza hau ikusi Zubietako Santio
jaietan. 1997. urtean, ordea, ohitura zahar hau berreskuratzea lortu
zuten eta orduz geroztik jai hauetako ekitaldirik garrantzitsuenetako
bat bihurtu da zubietarrentzat.
Ondoren, egunean zehar ere beste hainbat ekitaldi izan
ziren eta datozen egunetan ere Zubietako Santio jaiek jarraipena izango
dute.
Dokumentuaren akzioak