Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza Santio egunez
Soka dantza izan zen eguneko ekitaldi nagusia. Ohitura
zahar hau berreskuratu zutenetik Zubietako errebote plaza izan da soka
dantza egiteko aukeratutako lekua. Aurten euriaren ondorioz pilotaleku
estalian eskaini zuten zubietarrek beren soka dantza. Bertan ziren
hamaiketakoa egitera bildu zirenak, baita Donostiako txistulari banda
ere.
Hauen doinuei jarraituz azken asteetan entsaiaturiko
dantza eskaini zuten beste behin ere. Orain dela urte asko soka-dantza
egiten omen zen Zubietan. Donostiako alkatea bera ere etortzen omen zen.
Hala ere, 50 urte ingurun ez da dantza hau ikusi Zubietako Santio
jaietan. 1997. urtean, ordea, ohitura zahar hau berreskuratzea lortu
zuten eta orduz geroztik jai hauetako ekitaldirik garrantzitsuenetako
bat bihurtu da zubietarrentzat.
Ondoren, egunean zehar ere beste hainbat ekitaldi izan ziren.
Dokumentuaren akzioak