Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Soka-dantza izan zen Santio egunez ekitaldi nagusia Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Soka-dantza izan zen Santio egunez ekitaldi nagusia Zubietan

Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2005/07/26

Aurretik, meza nagusia izan zen eta bertatik ateratzerakoan Donostiako Udal Txistulariek jotako piezak entzuteko aukera izan zen. Errebote plazan, berriz, jubilatuek hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izan zuten segidan.



Bitartean, Donostiako Udal Txistulariek gidatutako soka dantza egin behar zuten zubietarrak sartu ziren plazara eta euriak bere presentzia egin bazuen ere ez zen oztopo izan zubietarrek aspaldiko dantza hau plazaratzeko orduan. Arratsaldean trikitixa doinuak izan ziren nagusi, izan ere Zubietako VIII. Trikitixa txapelketa ospatu baitzen.



Gauean, berriz, bertsolariek hartu zuten lekukoa. Xebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Xabier Solbeira eta Amets Arzallus izan ziren bertsotan Zubietan festa jarri zutenak. Bukatzeko Irma eta Amets trikitilariak izan ziren.



Gaur Santa Ana eguna, oilaskobiltzaileen eguna izango da, goiz partean oilaskoak biltzen ibiliko baitira Zubietako gazteak. Gauean, aldiz, ikuskizun paregabea izango da Santio jaietan. Caucasoko Cleozar goi mailako dantza eta musika taldearen emanaldi harrigarria ikusteko aukera izango da bertan.

Dokumentuaren akzioak