Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza, Ezpalak dantza jaialdiaren protagonista
Gaur Eibarren eta bihar Iruñean ospatuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia
Antolatzaileek azaldu bezala, “elkarri eskuak emanda osatzen dugun soka, katea, esku-dantza da aurtengo Ezpalak jaialdia lotuko duena. Dantzarako oinarrizko egitura, mundu zabalean eta historian behin eta berriz erabili dena, eta Euskal Herrian gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan den orain gutxi arte”.
Ankara (Turkia), Garai (Bizkaia), Lekorne (Lapurdi), Larrea (Araba), Añorga (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa) eta Eibarko (Gipuzkoa) soka-dantzak ikusteko aukera eskainiko du Ezpalak jaialdiak aurten.
Iruñeko jaialdia, bihar eskainiko dena, 12.30ean hasiko da Burgoen Plazan, ordu laurden bat lehenago ospatuko den kalejiraren ondoren. Bertan, Duguna dantza taldea, ·Garaiko dantza taldea (Garai, Bizkaia), Urtsuko Xoriak (Lekorne, Lapurdi), Cinar Elkartea (Ankara, Turkia) eta Añorgako dantzariak (Añorga, Gipuzkoa) taldeek osatuko dute dantza emanaldia.
Dokumentuaren akzioak